11/12/08

Hezkidetza: Parekidetasunerako hezkuntza


Hasteko eta behin, gaur egun Euskal Herrian ditugun Hezkuntza Sistema ezberdinen gaineko irakurketa labur bat egin beharko genuke, hemendik abiatuta hobe ulertuko baitugu hezkidetza eta Euskal Herria bultzatuko duen Hezkuntza Sistemaren beharra nondik datorren eta honen aldarrikapen sutsua egin eta honen alde lanean aritzea zergatik den hain beharrezkoa.
Euskal Herrian dauden Hezkuntza Sistemak, arrotzak dira eta hauek zeregin zehatzak betetzen dituzte, klase, sexu eta nazio ikuspegi batetik, funtzio garrantzitsu eta era berean zapaltzaileak dituzte:
Batetik, nazio ikuspuntutik:
Nazio-askapen prozesuan oztopatzaile ditugu. Estatu bien sustatzaile diren heinean estatuen legitimazioa lantzen dute.
Gizarte eredu zatikatzailea ezartzen dute (klase/sexu).
Gizarte frantses eta espainiarraren kulturak bultzatuz, Euskal kultura eta hizkuntza baztertzen dituzte.
Pentsamendu bakarra, androzentrikoa dena, ezartzen eta hedatzen dute.
Nazio-/klase-/sexu-zapalkuntzarako tresna garrantzitsuenetarikoak ditugu.

No hay comentarios: