22/12/08

JOKU EZ SEXISTAK

Bakioko Kultur Etxeak antolaturik, bagileko zapatuetan, arratsaldeko 5:00etatik 7:00ak arte, 5 eta 10 urte bitarteko umetxoek parte hartu ahal izando dabe eurentzako sorturiko ekintzetan. Honeetan bertan, irudimena eta laguntasuna bereziki landuko dira. Ganera, “Gimkana” ez sexistak be protagonista izango dira, joku dibertigarriekaz. Tailer honeetan interesatuta dagozanek izena emon beharko dabe Bakioko Kultur Etxean.

15/12/08

Ipuinak ez sexistak izateko gida


Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.

Hezkidetza; Lantzeko Arrazoiak


HEZKIDETZA

 Hezkidetza hezkuntza ez formalean
 Jarrera kritiko batekin astialdian giza
bizitzaren aspektu guztiak garatu nahi
ditu, heziketa integrala bultzatuz,
estereotipo sexualetatik at, pertsonen
arteko desberdintasunak onartuz,
bakoitzaren gaitasunak eta baloreak
kontuan hartuz, pertsona automoa eta
askeak izateko.




Hezkidetza lantzeko
arrazoiak

 Aukera berdintasunean hezitzeko ereduaren
beharra.
 Genero estereotipoak gaindituz, heziketarako
beste metodologiak proposatzen ditu.
 Pentazitatea: Pertsonaren garapen integrala.
 Astialdian ere betiko rolak eta estereotipoak
bultzatzen direlako.
 Emakumekiko justizia.
 Gizarte justuago eraikitzeko.( Emakumeen azpi
ordezkaritza gizarte mailako egituretan, …)
 Aldaketarako balioa, bazterketa egoerak
gaindituz.
 Parte hartzea ekitatean bultzatzeko

11/12/08

Bilboko Gazteek oso barneratuta dituzte estereotipo sexistak

15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek maitasunari buruz dituzten ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira, EHUren ikerketa baten arabera.Euskal Herriko Unibertsitateak bilbotar gazteen harremanen eta genero indarkeriaren arteko lotura ikertu du eta genero estereotipo sexistak oraindik ere oso errotuta daudela eta genero indarkeriarekin lotutako egoerak detektatzeko eta horri aurre egiteko baliabiderik ez dutela ondorioztatu du.Analisia Soziologia Fakultateak egin du eta 15 eta 20 urte arteko gazteak izan ditu aztergai.Horrela, ikerketak dioenez, "Bilboko gazte unibertsitarioak sozializatu diren testuinguru kulturalean maitasunari buruz dauden ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira eta ideia eta balore horiek dira bikotearen harremana afektiboak eta sexualak bideratzen dituztenak".Mila Amurrio EHUko irakasle ikerketaren egileetako batek adierazi duenez, bikote harremanak definitzerako orduan berdintasunezko harremanen ezaugarriak aipatzen dituzte gehienbat; baina, berriro ere, mendeko harremanek berezkoak dituzten elementuak agertzen dira kasu askotan: "emakume gazteek babesa eta segurtasuna nahi dute eta mutil gazteek emakume erakargarriak eta ederrak nahi dituzte, harreman sexualetan arrakasta izateko". Horrek guztiak, gainera, estereotipoen eragina indarrean dirauela eta, ondorioz, horrek arrisku egoerak eragiten dituela erakusten du, Amurriok esan duenez,Irakasleak genero bien arteko ezberdintasunak ere azpimarratu nahi izan ditu. Gizonezkoen kasuan, lagunartea maskulinitatea erakusteko esparru gisara ulertzen dute gizonezko askok. Lortutako sariak erakusteko lekua. Neskentzat,ordea, sentimenduak adierazteko eremua da.Gazteek ez dute ez dituzte estrategia egokiak, beren harremanetan genero indarkeria antzemateko eta ulertzeko, ezta horren aurrean erreakzionatzeko ere. Hori dela eta, genero indarkeria helduek dituzten bikote harremanekin lotzen dituzte; konpromisoa, elkarbizitza eta aitatasuna oinarri diren harremanekin hain zuzen.Halere, Amurrio bozeramaile izan duen ikerketa taldeak argi utzi nahi izan du "bikotea izatea ez dela tratu txarren egoerak bizitzeari lotutako zirkunstantzia; bai, ordea, harreman mota". Eta aipagarria da tratu txar kopurua altuagoa izan ohi dela harreman informalagoak dituztenen artean.

Hezkidetza: Parekidetasunerako hezkuntza


Hasteko eta behin, gaur egun Euskal Herrian ditugun Hezkuntza Sistema ezberdinen gaineko irakurketa labur bat egin beharko genuke, hemendik abiatuta hobe ulertuko baitugu hezkidetza eta Euskal Herria bultzatuko duen Hezkuntza Sistemaren beharra nondik datorren eta honen aldarrikapen sutsua egin eta honen alde lanean aritzea zergatik den hain beharrezkoa.
Euskal Herrian dauden Hezkuntza Sistemak, arrotzak dira eta hauek zeregin zehatzak betetzen dituzte, klase, sexu eta nazio ikuspegi batetik, funtzio garrantzitsu eta era berean zapaltzaileak dituzte:
Batetik, nazio ikuspuntutik:
Nazio-askapen prozesuan oztopatzaile ditugu. Estatu bien sustatzaile diren heinean estatuen legitimazioa lantzen dute.
Gizarte eredu zatikatzailea ezartzen dute (klase/sexu).
Gizarte frantses eta espainiarraren kulturak bultzatuz, Euskal kultura eta hizkuntza baztertzen dituzte.
Pentsamendu bakarra, androzentrikoa dena, ezartzen eta hedatzen dute.
Nazio-/klase-/sexu-zapalkuntzarako tresna garrantzitsuenetarikoak ditugu.

Zer da Hezkidetza?


Parekidea den Euskal Herri bat sortu nahi badugu, tresna garrantzitsua izango da Hezkidetza. Baina zer da horrenbeste entzun dugun Hezkidetza delako hori? Hezkidetza, hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktiko bezala definitu dezakegu. Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontuan hartu gabe hezitzea da. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta ezberdintasunetatik eta bi ereduen, maskulino eta femeninoa, integraziotik abiatu behar deneko prozesua suposatzen du. Baturik eta banaturik, neskato eta mutikoei egindako giza sozializazio prozesua, zeinean helburutzat, jaiotzako jatorria eta sexua izandakoak izanik ere, garapen pertsonala bultzatzen duen jarduera sistematikoa ezartzen den, eraikuntza sozial komuna lortzeko. Parekidetasunaren ideologian oinarritzen da, baina haratago doa, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.
Kontzientea den prozesu hezitzailea da, estereotipo sexualak alde batera utzirik ezberdintasun pertsonalak onartzen dituena. Bere gaitasun propioak ezagutzen dituzten pertsona autonomo, justu, kritiko eta solidarioak hezitzeko asmoz. Pertsonaren garapen integrala lortu nahi da.
Euskal Hezkuntza sistemak hezkidetza barneratu behar du
Hezkidetza barneratzen hasteko, kontuan izan beharreko aspektu batzuk dira honako hauek. Diagnostiko batetatik abiatuta, gabeziak identifikatuta, diskriminazioa eragiten duten faktore posibleetatik, hauek ezabatzeko lehen pausu bezala Minimoen Taula hau ikastetxeetako funtzionamendu osoan kontutan izaten hastea lehen pausu eraginkor bat litzateke.

Eskoletako akosoak

Bullying

Hezkuntza eta Hezkidetza

6/12/08

Egunerokoa 8

Egun honetan, eskemak eta mapa kontzeptualak modu errazgo batean egiten ikasi dugu Cmap deituriko programa batekin, Lehenengo irakasleak berak egindako mapa kontzeptuala aurkeztu digu eta pausuka pausuka nola egiten den erakutzi digu. Hau amaitu ostean wikira igo behar genuen( etxean igo beharko dut klasean bukatzeko denborarik eman ez didalako). Etxeko lanak: esandakoa bukatzea eta igotzea izango da, horretaz gain bloga aukeratutako gaiari buruz osatzen joatea eta nola ez orain egindako egunerokoa betetzea izango dira.

24/11/08

Egunkaria 7

Klase honetan Irakasleak Power Pointa zer den azaldu du. Klasekideak lerroka hartu eta gutxi gora behera nola erabiltzen den azaldu digu, hau egin ondoren, power pointa erabiliz istoriotxo bat asmatzea esakatu digu. Hau egin ondoren wikira igo dugu.

Honetaz gain hainbat zalatza argitu dizkit irakasleak, movie makerra ondo erabiltzen ez nekielako eta gauza pare bat nola egiten diren azaldu didalako. Eskerrik asko e??

19/11/08

EUSKAL ESKOLEK IKASLEAK ZIGORTZEKO ERREKURTZO GEHIAGO IZANGO DITUZTE

Tetsuak dioenez, gaur egun teknologi berri guzti hauek izanda, ikasleek ikasgeletara guzti hauek eramaten dituzte. Alde batetik eta gure gizarteriak aurrerakada handiak izan baditu, normaltzat hartu beharko genuke ikasle hauek teknologia berriekin zerikusia duten aparatuak eramatea. Baina guztia hauek, ondo erabiltzeko gai izan behar dira, hau da, modu on batean, zentzuz jokatzen eta inoren askatasunean sartu gabe. Jarrera hau konpontzea nahiko zaila da, horregatik nire ustez, kanpotik ekarritako teknologia berri hauek alde batera utzi beharko genituzke, eta eskolara ez eramateko arauren bat jarri beharko genuke. Hau hain zorrotza ez izateko, adibidez, ordenagailu gelan lan egin beharko genuke umeekin, hauek nahiz eta haien ordenagailu pertsonala edo mobila… eskolara eraman ezin badute ere, gaur egungo eskolek teknologia berri ugari eskaintzen dituztela jakin eta erabili ahalko zuten.Aspektu honetan ere, kontu handiz ibili beharko ginateke, eta adibidez, nagusientzako diren web orriak ikustea debekatu beharko genuke( pasahitz batekin…) adibidez.

Beraz, nire ustez, teknologia berrien inguruko hainbat ezagupen eman ditzake eskolak, baina hauek modu egoki batean erabiltzez erakutsiz eta ondo pasatzeko hainbat errekurtso erabiliz.

13/11/08

Egunerokoa 6

Gaurko egunean hasteko Liburu Elektronikoei buruzko bideo bat ikusi dugu, ondoren honen hausnarketa egin eta pbeikira igo egin dugu. Denbora pasatu ahala, irakasleak kasku batzuk jarri eta ordenagailuaren bitartez lagun batekin hitz egin du klase guztiaren aurrean. Hitz egindako gaia teknologia berriei buruzkoa izan da, batez ere, lagun hau informatikoa dela, eta honek informatikaren onurak eta kalteak azaldu dizkigu. Honetaz gain, mobilari buruzko informazioa ere azaldu digu, honen bitartez non gauden kontrolatzea ere erraza delako. Guzti hau entzun eta gero, ideia garrantzitsuak apuntatu eta hausnarketa txikitxio bat egin dugu, hau ere pbwikira igotzeko.

Azkenik powe pointari buruzko informazio orokor bat azaldu digu.

ONDO PASA EGUNA!!!jejeje

Egunerokoa 5

Egun hobetan bigilantziako kamerei buruzko bideo bat ikus genuen, hau da, edozein pertsonak gure informazio izateko aukera dutela ikustea nahi zuen irakasleak, honen gainean hausnarketa bat egin behar izan genuen. Gero, Webquesta zer den azaldu zigun apur bat gainetik, eta galdera batzuk erantzun behar izan genituen gai honu buruzkoak. Klasean egin beharrekoa ere Webquest bat sortzea zen, baina denborari ez genuenez izan azkenean etxean sortu genuen. Nire kasuan : Euskal Mitologiari buruzkoa.


Euskal Mitologia (Webquest)

Datorren egunean webquestean trasteatzen jarraituko dugu!!!